XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldirietako auzoak sortu ziren, denak hartzeko, San Frantzisko, adibidez, eta errebalak, hala nola Atxuri eta Iturribide, eta langile-auzoak, La Casilla eta Errekaldeberri, esaterako.

Hau Bilbori dagokiola, zeren Barakaldon, Sestaon eta ibaiaren ondoko beste herrietan biztanleria biderkatu zen ausarki.

Esku-langilegoa, Bilbo handitzeko.

Izen gabeko sortzaileak ditugu, Euskal-Herriko entrepresa-buruzagi ospetsu askoren bizi-mendea eztitu zutenak.

Lehia bizian, Bilbok lasterka egin zuen burutik burura XX. mendearen lehen uneetatik gure egunetarainoko tartea.

Bilbok izan duen garapenak, hazkuntza eta politikan eta gizartean izandako bilakaerak halako harrimen eta neurrizkanpokotasun eitea dute.

Munduko 1. Gerraren ostean, Bilbok Jaujaren hurrengoa zirudien.

Parrastaka irabazten zen dirua.

Hiriaren hazkuntza areagotu zen.

Espainiako Gerra etorri zen.

1936-1939.

Hondamendia, bonbaketak.

Bilbo setiatua.

Gerra hasi eta berehala eratua zen lehen eusko jaurlaritza, Jose Antonio Agirreren lehendakaritzapean.

Diktadoregoaren berrogei urte.

Bilbo birreraikitzeko zatiegitaruak agertu ziren.

Lotsagabekoenek lapur-salerosketa egin zuten.

Etxagintza-baimenak asmo gaiztoko itsu batek emanak direla dirudi.

Hiriari zer komeni zitzaion ikusi gabe eraiki zen.

Gutxi batzuren aberasteko interesa zen nagusi.

Etorkin-jarioa aurrera zihoan.

Denak saiatu ziren etxe bat aurkitzen, beren familiaren bizitoki.

Hirigintza naste-borrastea dugu ondorio.

Hirigintza gabe, hiri-hilkintza.

Norbera ahal duen lekuan sartu.

Inguruko auzoetan ibiltzeak on egingo die gunean bizi direnei.

Lokatzako sabeletik sortu irudi diren etxeak ikusiko dituzte.

Itxuragabeko ezpondak, etxebizitzetan sartzen direnak.

Zentzugabeko errekabideak, aspaldi-aspaldikoak, osasun-kaltezko hondakien biltoki.

Etxe ñimiñoak, ozta-ozta esku baten neurrikoak.